Astigarragatik Usurbilera ibilaldia, Sagardoaren Lurraldea ezagutzeko

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 22a, 02:00

Sagardoaren Lurraldea eza­gutuz izeneko ibilaldia antolatu dute igandean, Sagardoaren Lurraldea, Asti­ga­rraga, Hernani eta Usur­bilgo Udalek, Mendiriz Men­di eta Andatza Mendi Tal­dearen laguntzarekin. Hiru herrietan barrena izango da ibilaldia. Goizeko 08:00etan abiatuko dira Astigarragatik, Sagardoetxetik. 

Puntu interesgarriak, ezagutuz
Herri bakoitzean honako in­te­resguneak azalduko dituz­te: Astigarragako udale­txea, Mar­kesaren Jauregia eta Er­go­biko zubia. Hernanin zehar, urumea bailara, hiri­gune historikoa eta Santa Barbara. Usurbilgo Kalezar, dema plaza eta Sariaundi baserria.

Erakusketa eta bazkaria, Usurbilen
Usurbilen erakusketa jarriko dute: Sagardogintza gure baserrietan. Potxoenea kul­tur etxean izango da ikusgai (11:00-14:00). 
Ibilaldiari bukaera ema­teko, bazkaria ere izango da Aialde Berri sagardotegian (14:30). Prezioa: 22 euro. 
Bazkarirako, derrigo­rrez­koa da izena ematea: 943 55 05 75 edo info@sagar­doa­ren­­lurraldea.com. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!