100 urte sasoian, dantzan eta kantuan!

Kronika - Erredakzioa 2015eko apirilaren 21a

Edonork ez ditu betetzen 100 urte, eta halako sasoian, are eta gutxiago. Urtebetetze boro­bilena ospatu zuen Pepita Sanchiz Sotok atzo, baita ondo ospatu ere! Gertukoen eta bizilagunen berotasuna eta lore sortak jaso zituen, eta bisitan izan zituen Udal ordez­kariak ere: Luix Intxauspe alkatea eta Glori Mendi­nu­eta.
Bere sasoi ona erakutsiz, bizitako momentuak ekarri zituen gogora, oparitu dioten argazki albumarekin. Eta barre algarak ere egin zituz­ten. Aurreko egunean ospatu zuten, ia 100 seni­derekin, Elutxetan bazkaria eginda. Dantzan eta kantuan ere aritu zen Pepita bazkalostean, umore onenean ospatzeko!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!