Larunbat honetan, apirilak 25, ekitaldia antolatu du Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak, euskeraz bizitzeko eskubidearen alde. Arratsaldeko 18:30etan izanen da, Iruñako Anaitasuna kiroldegian, eta bertara joateko dei egin dute goizuetarrek ere. Bideo bat ere egin dute, eta Facebooken dago ikusgai, Goizutako Fiestak orrialdean.