Dokumentala eta solasaldia, jardunaldiei hasiera emateko

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 21a, 02:00

Gaurtik ostegunera, aukera izango da Biterin Herri Indi­genen eta enpresa multinazionalen arteko gatazka ezagutzeko. Hiru eguneko jardunaldiak antolatu dituzte, Mu­garik Gabe Gobernuz Kanpoko Erakundeak eta Hernaniko Kooperazio Taldeak: Eutsi edo hil, Herri Indigenak enpresen neokolonialismoaren au­rre­an.

‘El oro o la vida’ dokumentala, hasteko
Arratsaldeko 19:00etan ha­si­ko dira saio guztiak, eta gaurkoan, dokumental batekin emango zaie hasiera jardunaldiei: El oro o la vida. La recolonización y resistencia en CA, Guatemalan egindakoa. Gaztelaniaz izango da, eta 57 minutu irauten ditu.
Dokumentala bukatuta, solaserako tartea izango da. Aur­kezpen bat egingo du Lati­no­amerikako Multinazionalen Behatokia, Bakea eta Duin­ta­suna Elkarteak, gaztelaniaz: Latinoa­me­ri­kan Enpresa Trans­­­nazionalen Jardueraren kontestua, eragina eta kasu desberdinak. Horri bu­ruzko solasaldia egingo dute ondoren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!