Euskal Herri osoa Hernanin dantzan, asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 20a, 02:00

Euskal Herri osoko txoko guztietako dantzak ezagutzeko aukera izan da asteburuan Hernanin. Larunbatean Gi­puz­koako 7 taldetako dantzari txikienek egin zituzten erakustaldiak. Atzo, berriz, Gi­puz­koa, Araba, Bizkaia, Nafarroa, Zuberoa, Behe Nafarroa, La­pur­di eta Kataluniako 17 taldetako dantzariak ibili ziren bueltaka; baita erraldoi eta buruhaundiak ere.
Dantzari Festa datorren larunbatean bukatuko da, erro­meriarekin. Bitartean, euskal jantzien erakusketa ikusi ahal izango da Biterin, eta asteazkenean hitzaldia izango da, 19:00etan, euskal jantzien ingurukoa.

Asteburuko argazki bilduma.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!