San Joanen azken urteetako bilakaera ikusita, aldaketa baten beharra dagoela uste duten gazte batzuek dei egin dute Sutu Jaiak ekimenean parte hartzeko. «Urteroko errutinaz kokoteraino gaude: lo, parranda eta lo. Horregatik, hau aldatzeko intentzioa daukagu, egun argiz ekintzak eginez, gau tematikoak antolatuz eta txosnei buelta bat emanez».
Ostiralean asanblada egingo da, 19:30etan gaztetxean.
Olinpiaden antzeko zerbait
Herriko gazte guztiei parte hartzeko dei egin diete: «Nahi duguna da denek parte hartzea, gazte guztientzako San Joanak antolatzeko». Asmoa da Olinpiaden antzeko zerbait egitea: egitarau bat osatu eta ondoren, talde bakoitzak egun bana osatzea.
Ostiralean San Joanetako 5 egunak goizetik gauera betetzeko ideiak bildu eta eginbeharrak banatuko dira. y