Zaila da, baina ez ezinezkoa, eta Hernanik argi erakutsi zuen atzo, beste behin, ez dagoela amore emateko prest. El Salvador talde indartsuari hortzak erakutsi zizkion, eta gogor borrokatu zuen, bonusaren puntua lortuz. El Salvadorrek ere hala egin zuen, eta aurreneko zatiaren hasieran entsegua egin eta transformatzea lortu zuen. Lan haundia egin zuten bi taldeek, baina zelaiaren egoerak ez zuen jokorako tarterik utzi. Azkenean, Genuak 3 puntu lortu zituen, eta El Salvadorrek beste bi; 3 eta 10 bukatu zuten.
Bi partidu, bukatzeko
Vigo puntu bakarrera dauka orain Hernanik, eta azken bi partiduak irabaztea ezinbestekoa izango du. Hurrengoa, Ordiziaren kontra, igandean 12:00etan Altamiran.