Kamioi bat sutan, larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 19a, 02:00

Ostiraletik larunbaterako gauean, 00:30ak aldera, ke haundia zabaldu zen Hernanin; A-15 errepidean kamioi batek su hartu zuen, Udaltzaingoak jakinarazi duenez. Hori horrela, trafikoa Galarretara desbideratu behar izan zuten, eta kamioietako bat, nahastuta, Txantxillan Hernanira sartu zen. Ateratzeko maniobrak egiterakoan, moto bat arrastaka eraman zuen, eta olioa isuri zuen Inmakulada ikastetxearen pareko errepidean. Goizeko 07:00etarako errepidea irekita zegoen berriro. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!