«Jaurlaritzak ez du baimenik eman Atez Atekoa kontrolatzeko kamarak jartzeko»

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 19a, 02:00

Ricardo Crespo, Hernaniko PSE-EEko alkategaiak, eta Maria Jesus Egido bozeramaileak prentsaurrekoan azaldu zutenaren arabera, «Eusko Jaurlaritzak ez du baimenik eman Atez Atekoa kontrola­tzeko kamarak jartzeko». 
Bilduren aldeko botoekin eta oposizioaren kontrakoekin onartu zen, otsaileko Plenoan, bideokamarak jar­tzea hondakinen kontrolik g­a­beko isurketa saihesteko zain­tzarako, Martindegi, Elizatxo, Osiñaga eta Jauregiko hondakin bilketa guneetan.

Zalantza, Datu Babeserako Legea hautsi ote den
Sozialisten ustez, «Bilduren gobernuak informazioa ezkutatu du, ez baitio korporazioari inongo momentutan adierazi Eusko Jaurlaritzak ukatu egin ziola, lehengo azaroan, segurtasun kamarak jartzeko baimena».

«Bilduren gobernuak informazioa  ezkutatu dio korporazioari»


Hori horrela, sozialistek diote Bilduk aldatu egin zuela kamarak jartzeko baimen eskaeraren justifikazioa. «Hasieran segurtasun kontua zela zioen Bilduk. Behin, Jaurlaritzak baimena ukatuta, bideozaintzarako arrazoiak aldatu zituen. Eta zergatia zein den jakin nahi dugu».
Hori guztia dela eta, sozialistek bideokamarak jartzearen inguruko espedientea eskatu zuten, eta Datu Babeserako Euskal Bulegoan aurkeztu dute, kasua aztertu dezan. Izan ere, sozialisten ustez, «Hernaniko hondakin bilketarako gune batean kamarak jartzeak hautsi egiten du Bideozaintzarako Lege Organikoa, espainiar legeek debekatu egiten baitute bide publikoak grabatzea, Estatuko Segur­tasun Indar eta Kide­go­en kasuan izan ezik».

«Gehiegizkoa da»
Kamarak jartzea «gehiegizkoa da» sozialisten ustez. «Dudak sortzen zaizkigu: nola kudeatuko dira irudi horiek? Nork zainduko ditu? Eta nola? Nork ikusi ahal izango ditu?».
Crespok azaldu zuen susmoa duela neurri honekin Bilduk herritarrak kontrolatu nahi dituela, eta bideokamarak jartzearen arrazoia dela «dirua biltzea, herritarrak zigortzea besterik ez baita bilatzen». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!