Dantzari Festaren barruan, dantzari helduek hartuko diete erreleboa gaur, atzoko gaztetxoei.
Goizeko 11:00etan hasita, Euskal Herriko 16 talde eta Sabadelleko Colla Gegantera erraldoi taldea ibiliko dira auzoz auzo: Gasteizko Adurtza, Ereñotzun; Gabadiko Iruski, Oialumen; Iruñeako Ostadar, Osiñagan; Añorgako Arkaitz, Zikuñaga eta Karabelen; Donostiako Goizaldi, Gartzia Goldarazetik Karmelo Labakara; Sestaoko Arriskugarri, Floridan; Irungo Ibarla Meaka Sagastialden; Larraingo Errege Txopitak, Antziolan; Donostiako Trebeska, Sorgintxulon; Irungo Kemen, Marielutsen; Hendaiako Akelarre, Txantxillan; Errenteriako Erenintza, Portun; Elizondoko Baztandarrak, Txirrita eta Biteri inguruan; Donostiako Eskola, Lizeagan; eta Kaxkoan, Hernaniko Ttarla eta Erraldoi Konpartsa, eta Kataluniako Colla Gegantera.
Ikurrin dantza eguerdian, eta erromeria arratsaldean
Eguerdiko 13:30etan denek elkarrekin dantzatuko dute Plazan, eta arratsaldeko 18:00etan erromeriarekin bukatuko dute eguna.
Erakusketa eta hitzaldia
Aurtengo Dantzari Festak 20garren edizioa du, eta datorren larunbatean bukatuko da. Ordura arte, euskal jantzien erakusketa egongo da Biterin, eta asteazkenean hitzaldia emango du Ramon Garciak, 19:00etan Biterin.