2017an hasiko dira Kultur Etxe berria eraikitzeko lanak

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 15a, 02:00

Jarri diote data, Astigarraga­ko Kultur Etxe berriari. 2017an hasiko dira eraikitzen, bigarren seihilekoan, eta bi urtetan aurreikusten dute obrak buka­tzea, 2019ko bigarren erdirako.
Hala adostu dute Udalak eta Urumea Berriko proiektuaren promotorak. Izan ere, Kultur Etxe berria egitea proiektuaren bar­nean zegoen, eta promo­torak berak hartu behar du bere gain obra, proiektuaren karga urbanistiko gisa. Kontua da, hitzar­mena sinatu zutenean data zehatzik ez zutela jarri, eta orain negoziatu dituzte erai­ki­na egiteko epeak.

2020 urterako, Kultur Etxe berria, ondoko plaza eta ibai bazterreko parkea eginda egongo dira, Urumea Berrin.

Kultur Etxe berria, plaza bat eta parkea, 2020rako
Urumea Berrin eraikiko da Kultur Etxe berria, Ibai Ondo etxearen ondoan. Gainera, plaza bat ere egingo dute, eraikin berriaren ondoan. 2018 urteko bigarren erdian hasiko dira hori eraikitzen, eta Kultur Etxearekin batera bukatuko dute, 2019 urteko bigarren seihile­koan.
Beste obra bati ere jarri diote fetxa, Udalak eta Urumea Berriko promotorak. Ibai bazterreko parkea egingo dute, 2017ko bigarren erdian hasita. Parkea bukatuta egongo da 2019ko aurreneko seihilekoan.

Etxebizitza gehiago egiteko asmoa du promotorak aurten, eta horietako 6 babes ofizialekoak izango dira, alokairukoak.

Beste eraikin bat egiteko asmoa, promotorak
Datak negoziatzeko abiapun­tua izan da, Urumea Berriko promotorak erakutsi duen asmoa, etxebizitza berriak egiteko. Aurten egin nahi du eraikin berri bat promotorak, eta horrekin lotuta, Andoni Gartzia alkatea eta enpresa negoziatzeko bildu dira, karga urbanistiko horien egutegia ixteko: Kultur Etxea, plaza eta ibai bazterreko parkea.
«Emaitzak positiboak izan dira», jakinarazi du Udalak, «eta 2020rako Urumea Berriko ingurune guztia bukatua egongo da».
Promotorarekin lortutako akordioa, Tokiko Gobernu Batzordeak berretsi zuen, egindako azkeneko bileran.

Babes ofizialeko 6 etxebizitza berri
Bestalde, promotorak aurten Urumea Berrin egingo duen eraikin berrian, 400 metro karratuko lokal bat jasoko du Astigarra­gako Udalak, eta baita 6 etxe­bizitza berri ere.
Babes ofizialeko etxebizi­tzak izango dira horiek, eta alokairu sozialeko erregime­nean bana­tuko ditu Udalak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!