Haurrei zuzendutako emanaldi berezia izango da gaur Biterin, goizeko 11:00etan. Emanaldian zehar, Xabier Lizaso pianojoleak bost jolas proposatuko dizkie haurrei; bakarkakoak, taldekoak, entzun beharrekoak, atentzioa lantzekoak... Beraz, haurrak izango dira protagonista, eta kantuan bukatuko da emanaldia. Prezioa: 2,70 euro.