Dispertsioaren aurkako eguna, gaur

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 18a, 02:00

Hernaniko Sarek antolatuta, Dispertsioarekin amaitu, presoak Euskal Herrira ekimen herritarra egingo da gaur, eguerdiko 12:00etatik 14:00e­ta­rako tartean, Plaza Berrin.
Hainbat ekitaldi egingo dira: Niko Lizeagaren eskutik, antzerkia; Damian Pedro­sa­ren ahotik, olerkiak; Axpik ma­rrazkiak egingo ditu; eta Eli Pagola bertsotan ariko da.
Gainera, sare erraldoi bat osatu, eta bertatik nork bere gutun, argazki eta abarrak zin­tzilikatu ahal izango ditu. Ezer eramaten ez duenak aukera izango du bertan jarriko den tailerrean zerbait egiteko.
Ekimena pintxo-potearekin bukatuko dute, eguerdiko 14:00ak aldean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!