Ekainera arteko zita, Tilosetan

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 18a, 02:00

Tilos 7 Pasa, herri mailan jo­ka­tzen den pala txapelketa haun­diena hasi berri da. Aste­le­henean jokatu ziren lehenengo partiduak eta hemendik au­rrera, astero-astero ariko dira lehian, astelehenetik ostegu­nera, Tilosetan (19:00etatik aurre­ra). Aurreko urteetan bezala, giroa eta saltsa sortzeko asmoz antolatu dute.
Ligaxka jokatzen ari dira orain, eta azken partiduak maia­tzaren 11n izango dira. Hortik aurrera, berriz, azken fasean sartuko dira eta ohi bezala, ekainean jokatuko dira finalak, San Joan jaien au­rretik. Hain zuzen, ekaina­ren 20an. Iaz, hiru mailatan aritu ziren eta honakoak izan ziren irabazleak: Endika eta Aiheko; Dani eta Ander; eta Garbiñe eta Ixone.

51 bikote, lehian
Aurtengoa bosgarren urtea da txapelketa herrikoi hau anto­latzen dela eta urtetik urtera ge­ro eta indar haundiagoa har­tzen ari da. Aurten, 51 bikotek eman dute izena; iaz, 47 bikote izan ziren. Oraingoan ere, hiru mailatan ariko dira: mutiletan bi maila izango dira eta nes­ketan bakarra. Hala ere, aur­tengoak berezitasun bat izango du. Partaide batzuk propo­sa­tuta, bikote mistoek ere parte har­tzeko aukera izango dute eta horiek mutilen bigarren mai­lan jokatuko dute. Nes­ke­tan 6 bikote ariko dira, mutilen 1go mailan 15, eta bigarren mailan 30, 3 misto barne.

7tik pasaz gero, falta!
Txapelketa honek hainbat be­re­zitasun ditu: Tilosetan joka­tzen dira partidu guz­tiak, go­mazko pelota­rekin, eta izenak dioen bezala, 7garren koadrotik pasaz gero, falta da. yy

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!