Hautagai zerrenda osatzen ari da Orain Hernani

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 18a, 02:00

Osteguneko batzarrean pri­ma­rioak egin zituen Orain Her­nani herri plataformak, maiatzeko hauteskun­deetara­ko hautagai zerrenda osatzeko. Hala ere, oraindik ez dute 20ko zerrenda osatu, eta herri pla­taforma hauteskundeetan aur­keztu ahal izateko sinadura bilketarekin jarraitzen du.

Sinadura bilketa, astelehenera arte
Hauteskundeetan herri plata­for­ma bezala aurkeztu ahal izateko, 500 sinadura behar ditu Orain Hernanik. Dagoe­ne­ko lortu dituzte, baina aste­le­he­nera arte bilketarekin se­giko dute, notaritzan ahalik eta gehien aurkeztu ahal iza­teko, baten bat baliogabetzen badute ere.
Astelehenean, udaletxeko idazkaritzan bilduko dituzte sinadurak (12:00-15:00).

Hautagai zerrenda osatzen
Bestalde, dagoeneko hasi dira hautagai zerrenda osatzen. Osteguneko batzarrean prima­rio­ak egin zituzten ordena au­keratzeko, baina oraindik ez dute 20ko zerrenda osatu.
Nabarmendu dute edonor izan daitekeela hautagai, beti ere, 15 puntuz osatutako konpromiso etiko txostena sinatuz gero.
Sinadura bilketarekin bu­ka­­tuta, zerrenda osatu eta aur­kezpen publikoa egingo dute. Hautagai bezala aurkezteko jarri harremanetan: herna­ni.ahal­dugu.eus webgunean edo orainhernani@gmail.com.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!