Etzi hasiko dira Plaza Berriko lurra aldatzen

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 18a, 02:00

Prentsa oharrean Udalak jakinarazi du datorren astelehenean, hilak 20, hasiko direla Plaza Berriko lurra aldatzeko lanekin. Bukatu, berriz, ekainaren 6rako bukatuko dira.
Eskaera hau aurrekontu partehartzaileen prozesuan plazaratu zuten herritarrek lehengo urtean, eta, ondorioz, 2015eko aurrekontuan sartu zen eskaria. Obraren aurrekontua 128.000 eurokoa izango zela zehaztu zen.

Eragozpenik ez, oinezkoentzako
Besteak beste, lan hauek egingo dira: Plaza Berriko beheko zatiaren lurra aldatzeaz gain, sortzen diren putzuak kentzea lortuko da eta argiztapena ere hobetuko da.
Lanak egin bitartean, ez da arazorik izango plazan dauden etxebizitzetako portale, taberna, denda, komun, banketxe eta abarretara joateko, Udalak jakinarazi duenez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!