Euskal Herriko txoko guztietako dantzariek asteburu berezia dute hau, XX. Dantzari Festa ospatzen baita Hernanin, San Joan Konpartsak antolatuta.
Gaurkoa dantzari txikien eguna izango da, eta bihar, helduagoak ariko dira dantzan. Aurten, berezitasun gisa, Kataluniako erraldoi talde bat ere gonbidatu dute.
Goizean Ttarla, eta arratsaldean 7 talde
Goizeko 11:30etan abiatuko dira Ttarlako dantzari txikiak, bi taldetan; bat Andre Kaletik abiatuko da, eta bestea, Tilosetatik. Kaxkoan zehar ibiliko dira, baina euria egiten badu Atsegindegin egingo dute saioa.
Arratsaldeko 17:00etan, berriz, dantzan hasiko dira, Kaxkoan baita ere, Astigarragako Astigar, Zizurkilgo Bukalai, Irungo Ibarla Meaka, Errenteriako Ereintza, Donostiako Eskola eta Trebeska, eta Hernaniko Ttarla taldeak. Tartean, Kataluniako Colla Gegantera erraldoi taldea ibiliko da.
Helduen eguna, bihar
Bihar, 11:00etan hasita, 15 dantza talde ibiliko dira.