Hernaniko bi batel, podiumean

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 18a, 02:00

Liga bukatuta, Gipuzkoako Txapelketan aritu ziren Hernaniko batelak, aurreko asteburuan, Pasaian. Eta hor ere, lortu zuten podiumera igotzea, bi batelek: bigarren egin zuten mutil kadeteek, eta hirugarren neska jubenilek. Orain, Euskadiko Txapelketan lehiatuko dira Hernaniko bost batel, asteburu honetan, Arabako Legution. Gaur 16:00etan izango dira sailkapen probak, eta bihar jokatuko dira finalak eta kontsolazio txandak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!