Nazional Mailara igo dira Hernaniko jubenilak

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 18a, 02:00

Txapelketa borobila egin dute Hernaniko jubenilek Euskal Ligan, eta sari ederra jaso dute: Nazional Mailan lehiatuko dira, datorren denboraldian. Amurrioren zelaian zeukaten aukera, igoera ziurtatzeko, eta ez zuten huts egin. Nagusitasunez irabazi zuten (0-3), gainera. Horrela, azken jardunaldiaren faltan, Nazional Mailako taldea da Hernani, Santutxu eta Gernikarekin batera. Gaur jokatuko dute Euskal Ligan azkenekoz, Sestaro Riverren kontra, 18:00etan Usurbilen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!