Ostegunean aurkeztu zuten, Biteriko areto nagusian, Zozomikoteak ipuina. Saio berezia eta polita egin zuten: hitzez kontatu zuen ipuina Jexux Eizagirrek, eta zeinuz Miriam Amubietak. Aurkezpena eginda, dagoeneko salgai dago ipuina, Dobera Euskara Elkartean (Larramendi 11, behea). Partizipazioa erosi zutenak eta ipuina erreserbatu dutenak ere, bulegotik pasa daitezke bila.