Asteazkenero zita, ibili eta osasuna zaintzeko

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 18a, 02:00

Ttapa Ttapa, Denok Batean egitasmoa jarri dute martxan, ibili eta osasuna zaintzera animatzeko. Horretarako, aste­az­kenero elkartuko dira, goizeko 11:00etan Atsegindegin, ibilbide bat egiteko elkarrekin.

Aurrenekoa, datorren astean
Datorren asteazkenean izan­go da aurrenekoa, eta astero jarriko dute zita, ordu eta leku berean, ekainak 17ra arte. Buelta eman ondoren, hamaiketakoa ere izango dute Atsegindegin.
Zitara azaltzen direnei, txartel bat emango zaie, zenbat aldiz joan diren kontatzeko. Zozketaren bat ere egingo dute, ekainean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!