Datorren astea, apirilaren 20tik 24ra, Informazio eta Komunikazio Teknologien astea izango da Hernanin. Eta horren barruan, 11 ikastaro antolatu ditu Udalak, enpresa, saltoki eta herritarrentzat.
Horietan parte hartzeko, plazak mugatuak dira, eta aurrez eman behar da izena: www.hernani.eus, www.euskadinova.net, iktastea@hernani.eus, edo 943 00 09 99. Informazio gehiago izateko ere, bide horiek jarri dituzte.
Gabriel Zelaia eraikinean emango dira kurtso guztiak, astelehenetik ostiralera. Enpresentzako, 09:00etatik 13:00etara; saltokientzako, 14:00etatik 16:00etara; eta herritarrentzat, 18:00etatik 20:00etara.