Josetxo Ezkurra memoriala aurrera doa eta Iker Salaberriak semifinala jokatuko du bihar, jubenilen 1go mailan. Esposito izanen du aurrez aurre, Donezteben (09:00). Antton Apezetxea kadeteak, berriz, final laurdena jokatuko du Egigurenen aurka, Lesakan (09:00). Bestalde, Beñat Apezetxea benjaminak galdu egin zuen aurreko astebukaeran, 10-18.