Dantzari Txiki Eguna ospatuko dute datorren igandean, hilak 26, Astigar dantza taldeak antolatuta. Gipuzkoako hainbat herritatik etorriko dira, 7 eta 12 urte bitarteko ia 200 dantzari, eta bi kalejira egingo dituzte, 12:00etan hasita: bat Ergobiatik, eta bestea Foru Plazatik. Bukaeran, dantza saioa eskainiko dute denek elkarrekin, Joseba Barandiaran plazan, 13:30etan. Eta arratsaldean, haur parkea ere izango da, Foru Plazan, 16:30etatik 19:00etara.