Ibilaldian izenematea, ostegunera arte

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 18a, 02:00

Astigarragatik Usurbilera, ibilaldia egingo dute apirilak 26an, 08:00etan Sagardoetxetik abiatuta, Sagardoaren Lurraldea ezagutzeko. Usurbilen, Sagardogintza gure baserrietan erakusketa ikusi ahal izango da, 11:00etatik 14:00etara, eta ondoren bazkaria egingo dute sagardotegian. Ostegunera arte dago izena emateko aukera: 943 55 05 75 edo info@sagardoarenlurraldea.com.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!