Txirrixkla txistularien elkarteak antolatuta, Iruñako Alde Zaharreko lau erraldoi, lau kiliki edo buruhaundi, eta bi dultzainero talde izango dira Astigarragan, Txirrixklako eta Musika Eskolako txistulariekin eta perkusioko ikasleekin batera. Kalejiran aterako dira eguerdiko 12:30etan, Foru Plazatik.