Partidu klabea mutilek gaur, mailari eusteko borrokan

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 18a, 02:00

Hil ala biziko partidua jokatuko dute gaur, Ortuellan, Euskal Bigarren Mailako mutilek. Barrena Berriren kontra ariko da Mundarro-La Salle, 20:00e­tan, eta irabazi beste aukerarik ez dauka. Azkenaurrena dago, jaitsiera postuetan, eta bi partidu baino ez zaizkio falta.
Sei garaipenekin daude astigartarrak, eta beste horren­beste dauzkate aurreko bi taldeek: Paules Skoda eta Portu­galete. Hiruren artean izango da lehia, mailari eusteko.

Neskek azkena, Barakaldon
Mundarro-La Salleko neskek, bere aldetik, bihar jokatuko dute Euskal Bigarren Mailako azkeneko partidua, 12:00etan Barakaldon, Ausartaren kontra. Salbatuta daude dagoeneko, eta gora egiteko aukerarik ez daukate. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!