Haurrentzako magia ikuskizuna izango da Kultur Etxean, bihar arratsaldeko 17:30etan. Ixil-ixilik emanaldia eskainiko du Asier Kidam mago gasteiztarrak, familian gozatzeko moduko ikuskizuna. Magia, umorea eta efektu bisual ugari biltzen ditu, ikusleak mundu misteriotsu batean murgiltzeko. Gainera, parte hartze aktiboa izango dute haurrek.
Sarrerak Kultur Etxeko lehiatilan jarriko dira salgai 2,5 euroan, saioa hasi baino ordubete lehenago. Internet bidez erosi duenak, inprimatuta eraman beharko du.