Azkenaurreko partidua jokatuko du Hernanik, gaur, Emakumezkoen Euskal Ligan. Eta gaur dute aukera, salbazioa ziurtatzeko. Santurtziko Peña Athleticen kontra ariko da, 15:30etan Usurbilen. Puntu berdinekin daude bi taldeak, elkarren segidan, eta bost puntuko aldea dute jaitsiera postuekin. Irabazten duenak, mailari eutsiko dio ziur.
Ohorezko Maila Erregionalean, berriz, goiko postuengatik borrokatzen jarraitu nahi dute mutilek. Bi puntura daukate Tolosa, eta seira Aretxabaleta. Touringen kontra jokatuko dute gaur, 16:30etan Errenterian, eta garaipena bilatuko dute, aurrekoei presio egiteko.