Jaiak iragartzeko, kartelaren bila

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 18a, 02:00

Ereñotzuko San Antonio Jaiak ekainean izango dira, ohi bezala, eta hasiak dira prestaketa lanetan. Jaiak iragarriko dituen kartelaren bila ere badabiltza eta horretarako, kartel lehiaketa jarri dute martxan. Saria: 100 euro. Lanak kultur etxean aurkeztu behar dira, maiatzaren 15a baino lehen.

Edozein modalitate artistikotan
Bete beharreko baldintzei dagokienez, honakoak dira kontuan hartu beharrekoak: lanek 12 cm-ko zabalera eta 32 cm-ko altuera izatea; paperezko formatuan edo formatu digitalean aurkeztea; koloretan eta edozein modalitate artistikotan. Kartelean, honako hitzak agertu behar dira: San Antonio Jaiak 2015, Ereñotzu. Kartazal haundi batean aurkeztu behar dira, egilearen datuak barruan daudela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!