Final haundirako pasea jokoan, gaur

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 18a, 02:00

Gaur erabakiko da, zein izango diren Sagardoaren Txapelketako bigarren finalistak. Pasearen bila ariko dira Etxeberria IV-Etxeberria III eta Uterga-Olazar. Irabazleek jokatuko dute finala, datorren larunbatean, Zeberio II eta Endikaren kontra. 16:00etan hasita, bigarren partidua izango da gaurko semifinala. Aurretik, lehenengo partiduan, debuta egingo dute lau erremontistak: Goikoetxea V eta Martirena, Ansa eta Zalduaren kontra. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!