Izen ematea zabalik, bi hilabete falta direnean

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 11a, 02:00

Bi hilabete eskas falta dira Ereñotzuko Mendi Lasterke­ta­rako, eta izena emateko epea zabaldu dute dagoeneko. Bi aukera daude apuntatzeko: Ibai Mendi kirol dendan (Nafar kalea), eta www.kirolprobak.com web orrian.

Inskripzioa, 10 euro
Izen ematea 10 euro dira, eta maiatzak 31ra arte izango da aukera. 200 korrikalari apuntatu daitezke gehienez: 150 internet bidez, eta 50 Ibai Mendin.
Ekainaren 7an izango da lasterketa, goizeko 10:30etan hasita. 12 kilometro inguruko ibilbidea egingo dute, Urdaburura igota. Egunean bertan ere izango da apuntatzeko aukera, dortsalik libre egonez gero: Ereñotzuko plazan, 09:30etan. 13 euro izango dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!