Elkarrion izeneko kanpaina jarri zuen martxan orain gutxi Atzegik, adimen urritasuna duten pertsonen Gipuzkoako elkarteak. Kanpaina horrekin “selfie” edo autoerretratuak ateratzeko eskatu zioten jendeari, erakusteko adimen urritasuna duten pertsonek bizitzako esparru ezberdinetan egindako ekarpenak zein positiboak diren eta beraiekin erlazionatzea zein aberasgarria den. Orain, argazki horiek ikusi daitezke Biterin, goizez eta arratsaldez, hilaren 24ra arte.