Mikel Peruarena Ansa ereñotzuarrak idatzitako nobelak kontatzen du 1914an Frantziako Armadak gerrara deitutako euskal gazteen istorioa. Hilabete gutxitako kontua izango zela uste zuten, baina ordura arteko gerra odoltsuena bilakatu zen.
Eleberri honek irabazi du 111 Akademiako 2014ko saria, bertako 195 kideek hala aukeratuta. Urtarrilean hasi zen aukeraketa prozesua, eta hiru aldiz bozkatu dute. Hirugarren txandan, Iban Zalduaren Inon ez, inoiz ez eta Peruarenaren Su Zelaiak eleberrien artean aukeratu zuten, eta ereñotzuarra saritu dute, atzo jakinarazi zutenez.
Sari banaketa, maiatzean
Saria maiatzaren 7an emango diote, 19:30etan Andoaingo Basteron. Akademiako kideek liburuaren inguruko iritziak plazaratu dituzte www.111akademia.com webgunean.