Barietate haundiko jaialdia prestatu dute bihar, Astigarragako frontoian. Hiru partidu izango dira, 19:00etan hasita.
Aurrena, eskuz binaka ariko dira Ganix Urdangarin eta Markel Zapiain, Allerruren kontra. Ondoren, palako partidua izango da: Uxue Legarreta eta Garoa Mungia, Hernaniren kontra. Eta jaialdia ixteko, lau t'erdiko partidua izango da, eskuz banaka. Egoitz Olarrak jokatuko du, Allerruren kontra berak ere.