Asteazkenero bueltaxka, osasuna zaintzeko

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 16a, 02:00

Bederatzi ibilbide prestatu dituzte Ttapa Ttapa, Denok batean egitasmoaren barruan, edonork egiteko modukoak.
Atzo egin zuten aurkezpena Hernaniko Udalak, Hernaniko Ongintzak, Eusko Jaurlari­tza­ko Osasun Sailak, Hernaniko Osasun Zentroak eta talde era­gilea osatzen duten herritar eta elkarteek: Koxka, desgai­ta­su­nen bat duten pertsonen el­karteak; Hernaniko Odol Emai­leek; Eliza ebanjelikoak; Ema­kumearen Zentroak; Amhe­­rrek; Goiz Eguzkik; Her­nani Wukrorekin GKEk; eta Berriak, merkataritza elkar­teak.
Luis Intxauspe alkateak eta Tomas Plazaola, Eusko Jaur­la­ri­tzako Osasun  Saileko koor­di­na­tzaileak azaldu bezala, «egi­tas­moaren helburua da oinez ibiltzera animatuta, helduen bizi-kalitatea eta osasunean eragitea. Elkarrekin ariketa egin, hamaiketakoan hitz egin eta sozializatu... eta horrela, ho­bekuntza mentala, fisikoa eta soziala bultzatzea».

Aurreneko zita, asteazkenean
Datorren asteazkenean, hilak 22 hasita, astero jarriko dira zitak, 11:00etan Atsegindegin, ekainaren 17ra arte.
Etxean jasoko dituzte herritarrek egitasmoa osatzen duten ibilbideak; motzena 125 metrokoa da, eta luzeena 7.300 metrokoa. Asteazkenetan ibil­bide motzenak egingo dira, eta ondoren, parte hartzaileek ha­mai­ketakoa izango dute Atse­gin­degin bertan, nahiz eta ibilbide osoa ez egin.

Parte hartzeko Atseginde­gi­ra azaldu besterik ez dago.
Azal­tzen direnei txartel bat eman­go zaie, zenbat aldiz azal­du diren kontatzeko. Ekainean, sariren bat zozketatuko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!