Sarrerak zozketan, Esne Beltza eta Zea Mayserako

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 16a, 02:00

Maiatzaren 9an kontzertua emango dute Esne Beltza eta Zea Mays taldeek Oialumen, eta sarrerak salgai daude, besteak beste, Hernaniko Aker eta Goiz Argin eta Astigarragako Ikatzan. Egunean bertan ere salduko dira. Baina Kronikak sarrera batzuk zozketatuko ditu irakurleen artean. Parte hartzeko bi modu dau­de; bulegotik pasa izen-abizenak eta telefonoa ematera, edo facebookeko Urumeako Kronika orri­al­deari ‘Atsegin dut’ eman. Zoz­keta hilaren 29an egingo da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!