Asteburuan XX. Dantzari Festa egingo da Hernanin. Larunbatean, kalejiran ibiliko dira dantzari txikienak 11:00etan hasita, eta 17:00etan emanaldia izango da. Igandean, berriz, helduen txanda izango da. Bestalde, baserritar jantzien erakusketa izango da Biterin, astelehenetik ostiralera, eta hurrengo larunbatean erromeriarekin bukatuko da festa.