Lau lan poltsetarako izenematea ireki da udaletxean, eta apirilaren 24ko arratsaldeko 19:00ak arte eman ahal izango da izena.
Lan poltsak lau postutarako dira: Pertsonal arloko teknikaria, Kontratazio arloko teknikaria, Hirigintza arloko teknikaria eta Idazkaritza arloko teknikaria.
Guztiak dira Administrazio Orokorreko Teknikari lan poltsak, A-1 taldekoak, eta laugarren Hizkuntz Eskakizuna behar dutenak. Lan poltsetan izena ematen dutenak erabiliko dira hutsik dauden plazak betetzeko, ordezkapenak egiteko, edota aldi baterako programak ejekutatzeko.
Oinarriak eta eskaera orriak, udaletxearen webgunean
Lan poltsetan izena emateko oinarrien artean daude espainiar nazionalitatea eduki beharra, laugarren Hizkuntz Eskakizuna izatea, eta ondorengo tituluetako bat: Zuzenbidea, Ekonomia, Enpresa zientzia, Merkatal intendentea edo aktuarioa.
Bete beharreko gainontzeko oinarriak eta aurkeztu behar diren dokumentuen inguruko xehetasunak www.hernani.eus webgunean ikusi daitezke. Eskabideak aurkezteko orriak ere bertan daude. Bestela, Herritarren Harrera Zerbitzura jo daiteke.