Hautagaiak aurkeztu eta aukeratuko dira

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 16a, 02:00

Maiatzeko hauteskundeetan aurkeztu ahal izateko herri plataforma osatzen ari da Orain Hernani. Horretarako, 500 sinadura bildu behar dituzte, astelehena baino lehen.
Bestalde, hautagai ze­rren­da ere osatzeko daukate, eta gaurko bileran emango dira ezagutzera. Gero, zerrendan zein ordenetan joango diren ere bozkatuko da.

Aurkezteko aukera oraindik, afiliatu gabe ere
Gaurkoan hautagai zerrenda emango da ezagutzera, baina aurretik, izango da aukera nork bere burua hautagai aurkezteko ere. Horretarako, ez dago afiliatuta egon be­ha­rrik.
Era berean, gaurko ba­tza­rra aprobetxatuko da ze­rren­da­ko hautagaien ordena boz­katzeko.

Sinadurak biltzen
Bestalde, Orain Hernanik go­go­rarazi du 500 sinadura be­har direla herri pla­ta­for­ma sor­tzeko. Astelehenera ar­te ja­soko dira sinadurak: No­ta­ri­tzan (09:30-13:00), uda­le­txe­ko idazkaritzan (12:00-15:00) eta Biterin (16:00-20:00).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!