Gure Esku Dago motorrak berotzen ari da ekaineko ekitaldi nazionalerako. Horretarako hainbat oihal apaindu eta josi behar dira, eta Udaberri Festan aukera izango da horretarako eta beste hainbat gauzarekin gozateko. Ave Maria parkean egingo da, apirilaren 26an, eta denetik izango da: oihal kalejira, pintxo-potea, pik-nika, txosna...