500.000 euro zertan inbertitu proposatzeko epea, apirilean

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 15a, 02:00

Aurrekontu partehartzaileen aldeko apustua egin da aurten ere Hernaniko udaletxean. 2014an herritarrek erabakitako proposamenak 2015eko aurrekontuetan txertatu ziren eta proiektu batzuk egin dira dagoeneko: edukiontzi gehiago jarri, banko gehiago eta altuera haundiagoan jarri, irisgarritasuna hobetu hainbat gunetan, Zinkoeneatik Floridarako bidean argiak jarri... Plaza Berriko lurra aldatzen datorren astean hasiko dira, eta bestelako proposamen batzuk betetzeko lanean ari dira: parke bat estaltzea, komon publikoa jartzea, diru­lagun­tzak sortzea arlo batzuetan...
Aurten, beste 500.000 eurorekin zer egin daitekeen proposatu eta erabaki ahal izango dute hernaniarrek, apirilaren 30era arte. 2016ko aurrekontuan sartuko dira.

Hiru modu iritzia emateko
Proposamenak egiteko hiru bide izango dira: gaikako saioetan parte hartuta (apirilaren 21, 23, 27 eta 29an); proposamenak buzoietan utziz (B­iterin, udale­txean, kiroldegian, Goiz Eguzkin edota Ins­titutuan); edo www.hernani.eus webgunean.

Diputaziorako ere jasoko dira proposamenak
Gipuzkoako Foru Aldundiak  ere partehartze prozesua jarri du martxan hurrengo 4 urtetako aurrekontuetarako proposamenak biltzeko. Herna­nin ez da bilerarik egingo, eta Hernaniko prozesuan biltzen diren Di­pu­tazioaren eskumeneko proposamenak hara bideratuko dira.

PROPOSAMENAK EGITEKO SAIOAK:
Apirilak 21, 19:00etan Biterin:
Jarduera fisikoa eta kirola, Lurralde antolaketa eta hirigintza, Etxebizitza politika, Mu­gi­kor­ta­suna eta Aniztasun funtzionala.
Apirilak 23, 18:00etan Biterin:
Kultura, Hezkuntza, Hizkuntza, Gazteria eta 3garren adina.
Apirilak 27, 19:00etan Gabriel Zelaian:
Tokiko garapena, Ingurumena eta natur ba­liabideak, Hondakinak, Energia, Mer­ka­ta­ri­tza, Turismoa, eta Lan eta enplegu eremua.
Apirilak 29, 18:00etan Plaza Feministan:
Parekidetasuna, Kultur Aniztasuna, Lanki­detza eta internazionalismoa eta Gizarte politika.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!