Hauteskundeetarako Orain Hernani herri-plataforma sortzeko 500 sinadura biltzen ari dira hainbat tokitan: ostiralera arte Notaritzan, 09:30etatik 13:00etara; udaletxeko idazkaritzan, 12:00etatik 15:00etara, eta Biterin, 16:00etatik 20:00etara. Bestalde, ostegunean hautagai zerrenda osatuko da, 18:00etan Biterin. Prozesua edonorentzako irekia da, eta nahi duenak berea aurkeztu dezake oraindik. Era berean, zerrendaren ordena bozkatuko da.