Epea zabaldu du Udalak, 2015erako Berdintasun Dirulaguntzak eskatzeko. Dirulaguntza horiek, Astigarragako esparru guztietan emakumeen partaidetza sustatzen duten elkarteentzat dira, eta maiatzak 10era arte eskatu daitezke. Interesatuak, udaletxeko Erregistrotik edota Gizarte Zerbitzuetako Sailetik pasa daitezke, informazio gehiago jasotzeko.