Doña Kontxaren argazki bila

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 15a, 02:00

Astigarragako alaba kuttun izendatu nahi du Udalak Doña Kontxa, berak eraiki baitzuen egungo Kultur Etxea, umezurtz eta behartsuentzat egoitza-eskola izateko. Hori horrela, bere argazkiak bilatzen ari da Udala. Argazkiak utzi edo informazioa emateko: 943 33 50 64 edo au.kultura@astigarraga.eus.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!