Ixil-ixilik magia ikuskizuna eskainiko du Asier Kidam magoak, igandean Kultur Etxean. Magia, umorea eta efektu bisual ugari izango ditu saioak, eta haurrek parte hartze aktiboa izango dute. 17:30etan hasiko da saioa, eta sarrerak 2,5 euroan daude salgai, ostiraleko 17:00ak arte: interneten, www.astigarraga.net web orrian; edo lehiatilan, 9:00etatik 14:00etara, eta 15:00etatik 17:00etara. Egunean bertan ere izango da aukera, saioa hasi baino ordubete lehenago.