Ipuin kontaketa antolatu dute bihar, Kultur Etxean, Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira. Ipuin saioa eskainiko du Maider Galarza kontalariak: Beldurrentzako ipuinak. 4 urtetik gorako haurrentzat da, eta gurasoak ere gonbidatu dituzte. 18:00etan hasita, 50 minutuko iraupena izango du.