Etxean jokatu arren, irabazterik ez zuten izan larunbatean, Euskal Bigarren Mailako bi taldeek. Nesketan, 44-54 galdu zuen Mundarro-La Sallek, Unamuno hirugarren sailkatuaren kontra. Oso partidu berdindua izan zen, eta aurretik ere ibili ziren astigartarrak. Azken laurdenean, ordea, gehiago asmatu zuen Unamunok, eta garaipenak ihes egin zuen. Mutilek, bere aldetik, porrota mingarria jaso zuten Leioa aurkari zuzenarekin, 67-72 galduta. Oso garrantzitsua zen partidua, jaitsiera postuetatik ateratzeko, baina ez ziren fin hasi astigartarrak, eta hasieratik hartu zuen aldea Leioak. Partidua estutzea lortu zuen Mundarrok, baina 5-17ko partzialarekin ihes egin zuen Leioak berriro.