Ehuntze Eguna antolatu du Gure Esku Dagok apirilaren 25ean, Joseba Barandiaran plazan, eta hori prestatzeko, bilera egingo dute gaur. 19:30etan izango da, Kultur Etxean. Ehuntze Egunean, Euskal Herriaren etorkizuna ehuntzeko bideari hasiera eman nahi diote, astigartarren oihal erraldoi bat osatuz.