Parte hartze prozesua jarri du martxan Gipuzkoako Foru Aldundiak, aurrekontuen zati bat zertan erabili erabakitzeko. Proposamenak egiteko, tailerra egin zuten astelehenean Astigarragan, udaletxeko plenoa aretoan, eta bertaratu ez zirenek, oraindik ere badute aukera: udaletxean jarri diren buzoietan, edo www.aurrekontuahobetzen.eus.